saskibaloia

Pau Gasolen konpromisoa

Europako Txapelketako jokalaririk onena izan da, oso denboraldi luzearen ondoren, eta 2010ean ere Mundialean izango dela agindu du. Erraz gainditu zuen atzo Espainiak Serbia finalean.

2009ko irailaren 21a
13:22
Entzun
Azkeneko denboraldian NBAn Los Angeles Lakersekin ehun partidatan jokatu du, ekainean NBAko titulua irabazi zuen taldearekin, abuztuaren hasieran Espainiako selekzioarekin entrenatzen hasi Poloniako Eurobasketerako eta hatz batean ebakuntza egin zioten, hiru asterako zeukala esan zioten arren txapelketa jokatuko zuela agindu zuen, jokatu du, irabazi ere bai Espainiarekin, hurrengo astean Los Angelesera joango da NBAko denboraldi berria prestatzera, segurdanik ekainean bukatuko du sasoia, gero udaran Turkian Munduko Txapelketa izango da eta han izango dela hitz eman du, gaur, atzo gauean Polonian urrea jantzi eta txapelketako jokalari onenaren eta saskiratzailerik -18,7 puntu partidako- onenaren sariak jaso ostean. Pau Gasol pibota (Katalunia, 1980) da hori.

"Era batera edo bestera, baina egongo naiz Turkian", adierazi du. Hain zuzen, Espainiak lortu zuen 2006ko Mundiala, Japonian, lehen aldiz.

Atzo, berriz, bere aurreneko Eurobasketa eskuratu zuen, Serbia finalean 85-63 gaindituta. Aise irabazi zuen -atsedenean 23 puntuz zegoen aurretik-. 2007an Errusia izan zen txapeldun -bigarren amaitu zuen Espainiak-.

Greziak bukatu du aurten hirugarren. 57-56 hartu zuen mendean atzo Eslovenia brontzezko dominaren lehian.

Milos Teodosic (Serbia), Vasileios Spanoulis (Grezia), Rudy Fernandez (Espainia), Erazem Lorbek (Eslovenia) eta Pau Gasol hautatu dituzte bosteko onenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.