maratoia

Paula Radcliffek ez du maratoiean parte hartuko

Bederatzi hilabete daramatza korrikalariak eskuineko hankan min hartuta.

2009ko abuztuaren 20a
17:45
Entzun
Eskuineko hankan min hartuta dago Paula Radcliffe britainiarra, eta beraz, Berlingo Munduko Atletismo Txapelketan ez duela parte hartuko jakinarazi du.Maratoiko munduko markaren jabeak bederatzi hilabete daramatza korrikalariak hankako kolpadurarekin. Hala ere, pasa den hilean, New Yorkeko maratoian parte hartu eta irabazi egin zuen, hirugarrenez. Britainiarrak bi urte baino gehiago zeramatzan maratoi batean parte hartu gabe, lesioak eta amatasuna zirela eta.

2005eko Helsinkiko Munduko Atletismo Txapelketako maratoian berak lortu zuen urrezko domina. Radcliffe 2012an Londresen egingo diren Joko Olinpikoei begira dago jada. Han parte hartzeko prest egotea eta erabateko arrakasta lortzea du espero du 35 urteko korrikalariak. Londresko maratoiean hiru aldiz lortu du garaipena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.