Pedersenek irabazi du Vueltako 13. etapa, esprintean

Okamika eta Euskalteleko Bou ihesean ibili dira ia etapa osoan. La Panderako gainean amaituko da gaur saioa

2022ko irailaren 3a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Aurtengo ekitaldian hirutan bigarren izan eta gero, Mads Pedersenek (Trek) irabazi egin zuen atzo Espainiako Vueltan. Danimarkarra izan zen azkarrena goranzko esprintean, hamahirugarren etapan, Montillan (Espainia). Bryan Coquard (Cofidis) izan zen bigarren, eta Pascal Ackerman hirugarren (UAE). Urko Berrade (Kern Pharma), berriz, hamargarren izan zen. Faboritoak elkarrekin iritsi ziren; beraz, ez dago aldaketarik lehen postuetan.

Esprinta egon aurretik, hiru txirrindulari ibili ziren ihesean ia etapa osoan: Ander Okamika (Burgos-BH), Joan Bou (Euskaltel-Euskadi) eta Julius van den Berg (Education First). Ia 160 kilometro egin zituzten lasterketa buruan, baina tropelak hamar kilometroren faltan harrapatu zituen —Van der Bergek pixka bat lehenago etsi zuen—.

Juan Ayuso katalana (UAE) izan zen eguneko beste protagonista. Bosgarren sailkatuak positibo eman zuen COVID-19an, baina, ingurukoak kutsatzeko arrisku gutxi duenez, Espainiako Vueltak eta haren taldeak lehiatzen jarraitzeko baimena eman zioten.

Gaur mendiko etapa jokatuko dute. La Pandera lehen mailako mendatean amaituko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.