Pedrosak eta Rossik urteko lehen dema izango dute Xerezen

Kataluniarra irtengo da lehen postutik Moto GPn, azken unean italiarraren marka hobetu baitu

Erredakzioa
2007ko martxoaren 25a
00:00
Entzun
Daniel Pedrosak eta Valentino Rossik denboraldiko buruz buruko aurreneko lehia izango dute gaur, Xerezko zirkuituan (Andaluzia, Espainia). Biak Moto GPko titulua lortzeko hautagai nagusiak dira, eta Espainiako Sari Nagusian dute lehen norgehiagoka. Atzoko entrenamenduek lasterketa asko baino emozio handiagoa izan zuten, eta gaur bata bestearen alboan irtengo dira.

Iazko egokitze urtearen ondoren, Pedrosak bete-betean ekin dio denboraldiari, eta atzo bera izan zen azkarrena. Rossi marka onenak lortzen ari bazen ere, kataluniar gazteak lortu zuen pole-a azken unean. Bien artean bost ehuneneko aldea baino ez zen egon. Lehen biak ez ziren elkar estu hartu zuten bakarrak, lehen lau sailkatuen marken artean laurogeita lau milareneko tartea egon baitzen bakarrik. Hirugarren postuan Checa irtengo da, eta Edwards laugarrenean. Hayden txapeldunak bere penitentziaren bigarren atala pairatu zuen, eta hamaikagarren izan zen.

Entrenamenduei jarraiki, lasterketa estua espero da. Rossi eta Pedrosa puntan egongo dira, baina ez zaie lehiarako beste hautagairik falta. Checak esperientzia eta motibazioa ditu, Edwards ere hor ibiliko da, eta ezin da Stoner albo batera utzi. Lehen Sari Nagusiko irabazlea bosgarren izan zen entrenamenduetan,eta bere motorraren abiadura Xerezen hain erabakigarria ez bada ere, azken txanpan ager daiteke.

250 cc.tan Jorge Lorenzo txapelduna izan zen azkarrena, Hector Barbera eta Julian Simonen aurretik. Entrenamendu horietan Roberto Locatellik istripua izan zuen, eta ospitalera eraman behar izan zuten koma egoeran. 125 cc.tan, berriz, HectorFaubelek lortu zuen marka onena, eta Gabor Talmacsi izan zen bigarren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.