Trinketa

Peio Larralde nagusitu da buruz buruko trinket txapelketan

40-18 irabazi dio Mathieu Ospitali.

Larralde, partida irabazi duenean, besoak altxatuta. AURORE LUCAS
2018ko otsailaren 25a
15:52
Entzun

Baionako Moderne pilotalekuko beirazko pareten artean jokatu da igande goizean trinketaren buruz buruko finala. Mathieu Ospital (Urepele, Nafarroa Beherea, 1993) eta Peio Larralde (Hazparne, Lapurdi, 1993) zire aurrez aurre, eta hasiera batean aurrena bazen ere faborito, Modernen jokatzeak aukerak nagusitzen zizkion Larralderi, eta bera nagusitu da.

Hasiera-hasieratik aurretik jarri da Larralde, eta Ospitalek ez du lortu joerari buelta ematerik. Dena atera zaio ondo Larralderi, eta erraz nagusitu da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.