txirrindularitza

Pellizottik irabazi du Giroko krono-igoera, eta Contadorrek sendotu egin du lidergoa

Laugarren egin du liderrak. Bihar atseden eguna edukiko dute. Igandean bukatuko da itzulia, 28,5 kilometroko erlojupekoarekin, eta ordura arte mendiko bi etapa izango dituzte.

2008ko maiatzaren 26a
17:51
Entzun
Alberto Contadorrek Italiako Giroa irabazteko beste aurrerapauso bat eman du gaur, 16. etapan, San Vigilio Di Marebbe-Plan De Corones 12,9 kilometroko krono-igoera gogorrean laugarren eginda. Atzo hartu zuen lidergoa hark, eta gaur sendotu egin du.

Franco Pellizottik irabazi du erlojupekoa. Emanuele Sella izan da bigarren, sei segundora -larunbateko eta igandeko etapak berak irabazi ditu-. Gilberto Simoni hirugarren geratu da, 17ra. Contadorrek 22ra bukatu du. Ricardo Riccok 30era, Marzio Bruseghinek 1.04ra, Danilo Di Lucak 1.44ra, Denis Mentxov 1.49ra.

Sailkapen nagusian Contadorrek 41 segundora du orain Ricco bigarrena, 1.21era Simoni hirugarrena, 2.00ra Bruseghin laugarrena, 2.05era Pellizotti bosgarrena. Di Luca 2.17ra dauka, Mentxov 2.27ra.

Bihar ez da etaparik izango. Etzi, 17.a: Sondrio-Locarno (146 kilometro). Hirugarren mailako mendate bat izango dute, 112. kilometroan.

Igandean bukatuko da Giroa, Milanen, 28,5 kilometroko erlojupekoarekin. Ostiralean eta larunbatean edukiko dituzte ordura arteko mendiko etapak: ostiralean lehen mailako bi gailur izango dituzte azkeneko hamabi kilometroetan, eta larunbatean Gavia eta Mortirolo lehen mailako mendate ezagunak etapan zehar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.