TXIRRINDULARITZA

Pellizottiren bi urteko zigorra bertan behera utzi du Italiako dopinaren aurkako epaitegiak

Dopina hartu zuela frogatzeko nahikoa froga ez daudela argudiatu du, eta UCIk prozeduraren gastuak ordaindu beharko ditu.

2010eko urriaren 21a
15:52
Entzun
Italiako Olinpiar Batzordearen dopinaren aurkako epaitegiak bertan behera utzi du Franco Pellizottik txirrindularitza profesionalean aritzeko zuen bi urteko zigorra. Aurten maiatzaren 3an bere pasaporte biologikoan egindako analisian ezohiko emaitza emateagatik ezarri zitzaion zigorra, baina epaitegiak esan du horiek ez dutela frogatzen dopina hartu zuenik.

La Gazzetta dello Sport eman du albistearen berria, eta Italiako kirol egunkari horren arabera, gainera, Nazioarteko Txirrindularitza Elkarteak (UCI) 5.000 euro ordaindu beharko ditu prozeduraren gastuak ordaintzeko. Txirrindulariak bere aldetik UCIren kontrako auzia hasiko duela jakinarazi du.

Liquigas taldeko txirrindularia zen Pellizotti, eta iazko Frantziako Tourrean Mendiko saria irabazi zuen. Aurten Italiako Giroan ari zela utzi zuten lehiatik kanpora. "Oso pozik nago, gaia ondo landu delako, nahiz eta momentu oso txarrak pasarazi dizkidaten", esan du Pellizottik epaiaren berri jakin ostean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.