Peñagarikanok ez du partidarik galdu Aspen
ESKU-HUSKA. Kepa Peñagarikanok ez du oraindik ere partidarik galdu Aspen. Sei neurketa jokatu ditu guztira azpeitiarrak, eta, irabazteaz gain, itxura ona eman du. Bigarren mailako norgehiagokak izan dira batzuk, baina maila politekoetan ere hartu du parte. Esaterako, Gasteizko Torneoan egin zen ardoaren desafiorako harengan ipini zuen konfiantza Aspek, eta hark ez zuen hutsik egin. Irujo lagun, 22-16 irabazi zieten Olaizola I.ari eta Apraizi. Ondo bidean, Donostiako Torneoa jokatzeko aukerak baditu —bihar aurkezten dute—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu