Eurokopa

Penaltia huts egin zuten jokalari ingelesek jasandako irain arrazistak gaitzetsi dituzte

Boris Johnson  Erresuma Batuko lehen ministroaren arabera, iraintzaileek «lotsa» sentitu beharko lukete.

Marcus Rashfod, atzo, penaltia huts egin ondoren. FRANK AUGSTEIN / EFE
Igor Susaeta.
2021eko uztailaren 12a
10:26
Entzun

Boris Johnsonek gaitzetsi egin ditu Eurokopako finalean penaltia huts egiteagatik Ingalaterrako futbol selekzioko Marcus Rashford, Jadon Sancho eta Bukayo Saka jokalariek sare sozialetan jasandako irain arrazistak. «Ingalaterrako selekzioak merezi du haiek heroiak bezala tratatuak izatea, ez arrazakeria gehiegikeriak jasatea sare sozialetan», jarri du Erresuma Batuko lehen ministroak, gaur goizean, bere Twitter kontuan. Gehiegikeria izugarri honen erantzuleek haien buruez lotsatu beharko lukete».

Ingalaterrak eta Italiak Eurokopako finala jokatu zuten, atzo, Wembley estadioan (Londres), eta partida bana amaitu ondoren, Italiak penaltietan irabazi zuen lehiaketa. Kanek eta Maguirek lehen bi penaltiak sartu zituzten, baina Rashfordek (23 urte), Sanchok (21 urte) eta Sakak (19 urte) haien jaurtiketak huts egin zituzten. Sare sozialetan hiru jokalari horiek arraza arrazoiengatik iraintzen hasi ziren.

Ingalaterrako futbol federazioak ere gertatutakoa gaitzetsi du, «irmoki», goizaldean bertan ohar bat plazaratuz, eta nabarmenduz jarrera arrazistak ez direla «ongietorriak» selekzioan. «Ahal duguna egingo dugu diskriminazioa jokotik ateratzeko. Baina arren eskatzen diogu gobernuari azkar jokatu dezala eta onartu dezala legedi egokia gehiegikeria honek ondorioak izan ditzan».

Aintzat hartu behar da azken hilabeteetan ugaritu egin direla Ingalaterrako Ligan jokatzen dutenen jokalarien kontrako irain arrazistak. Joan den maiatzean, Rashforden beraren kontrako kanpaina bortitz baten ondoren, futbol federazioak eskatu zion gobernuari lege bat ezarri zezala gisa horretako irainak jazarriak izan daitezen. Eta zentzu horretan ekintza bat ere egin zuten lehen mailako, bigarren mailako, emakumeen ligako eta beste kirol batzuetako klubek, eta apirilaren 30a eta maiatzaren 3a bitartean ez zituzten haien sare sozialak elikatu. Londresko Poliziak jakinarazi du irain arrazistak ikertzen ari dela.


Southgate, atzo, Sancho animatzen, penaltia huts egin eta gero. EFE

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.