Penaren lesio larriak itsustu du Itxakoren garaipena
ESKUBALOIA. Itxakok 22-28 irabazi zion atzo Leoni ABF ligako 17. jardunaldian. Ez zen egun ona izan, hala ere, Itxakorentzat, Nerea Penak sasoi honetan ez duela gehiago jokatuko jakin baitzen atzo. Penak eskuin belauneko lotailu gurutzatua hautsi zuen Larviken. Itxakok Txapeldunen Ligako bigarren ligaxkako hirugarren partida jokatuko du larunbatean, Danimarkan, Midtjyllanden aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu