MIKEL ODRIOZOLA (50 KILOMETROKO IBILKETA PROBA)

"Pentsatzen nuen gai izango nintzela gorputzari buelta emateko, baina ez dut lortu"

Mikel Odriozolak 42. postuan bukatu du 50 kilometroko ibilketako proba. Ez da gaizki hasi baina probak aurrera egin ahala kilometro bakoitzean postu bat galduz joan da gipuzkoarra. Jota bukatu du. Sergey Kirdyapkin errusiarrak eraman du urrea, olinpiar marka hautsita: 3.35.59. 

2012ko abuztuaren 11
09:15
Entzun

Mikel Odriozola (Errenteria, Gipuzkoa, 1973) 50 kilometroko ibilketako finalean izan da baina gauzak ez zaizkio batere ondo atera, 42. postuan bukatu du. Ez da gaizki hasi baina probak aurrera egin ahala kilometro bakoitzean postu bat galduz joan da gipuzkoarra. Jota bukatu du. Proba amaitzeko ere zailtasunak izango zituela zirudien lehiaketan zehar.  Hiru ordu luzeko jarduna egin dute. 

Hirugarrenez hartu du parte Odriozolak Olinpiar Joko batzuetan. Prestaketa zaila izan dela aitortu dio BERRIAri, arazo fisikoak medio. "Pentsatzen nuen gai izango nintzela gorputzari buelta emateko, baina ez dut lortu. Pena izan da" aitortu du. Sydneyn eta Pekinen egindakoa hobetzeko asmoarekin abiatu da Odriozola baina urruti gelditu zaizkio orduan eskuratutako markak: 24. eta 13. postuetan bukatu zuen, hurrenez hurren. 

Urrezko domina Sergey Kirdyapkin errusiarrarentzat izan da. Oso denbora ona egin du eta olinpiar marka berria ezarri du: 3.35.59. Jared Tallent australiarra sartu da atzetik 54 segundora, eta hirugarren, Tianfeng Si txinatarra, minutu eta zazpi segundora. Odriozola, atzeko muturrean, 26:49 minutura. 

Sailkapena

1.- Sergey Kirdyapkin (Errusia). 3.35.59.

2.- Jared Tallent (Australia). 0:54era.

3.- Tianfeng Si (Txina). 1:17ra.

4.- Robert Heffernan (Irlanda). 1:55era.

5.- Igor Erokhin (Errusia). 2:56ra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.