Perasovic: «Etxetik kanpo hobeto ari da Buducnost»

2019ko martxoaren 15a
00:00
Entzun
Azken txanpan sartu da Euroligako liga erregularra. Gaurkoarekin bost partida geratuko zazkio Baskoniari. Buducnosten aurka ariko dira arabarrak, Buesa Arenan (20:30).

Irabaziz gero, beste urrats bat egingo du zortzi onenen artean sailkatzeko. Geratuko zaizkien lau partidak Panathinaikosen, Real Madrilen, Anadoluren eta CSKAren aurka direla kontuan hartuta, gaurko partida dirudi samurrena. Izan ere, Buducnostek jada ez du sailkatzeko aukerarik. Baina ondorengoa ohartarazi du Velimir Perasovicek, Baskoniako entrenatzaileak: «Ohorea eta irabazteagatik jasotzen den dirua dute jokoan, eta bi gauza horiek nahikoa motibazio izango dira haientzat. Gainera, etxetik kanpo hobeto jokatzen duen taldea da, eta joaneko partidarekin alderatuz, asko hobetu du».

Baliteke gaurko partidan Matt Janningek ez jokatzea, oinazpiko faszitisa baitu. «Lesio kronikoa eta mingarria da, eta kezkatuta gaude».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.