Saskibaloia

Perasovic Laboral Kutxa Baskoniaren aulkira itzuliko da

Entrenatzaile kroaziarrak urtebeterako hitzarmena egin du Gasteizko taldearekin.

Velimir Perasovic gasteiztarren aulkian, 2007ko urtarrilean, atzean Luis Scola jokalaria duela. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS
2015eko ekainaren 6a
14:21
Entzun

Laboral Kutxa Baskoniak atzo egin zuen ofizial Ibon Navarrok ez zuela jarraituko taldea entrenatzen. Bada, haren lekua ezagun zahar batek beteko du datorren denboraldian: Velimir Perasovicek. Urtebeterako hitzarmena sinatu dute entrenatzaile kroaziarrak eta Baskoniak. Klubak beste urtebeterako luzatzeko aukera ere izango du sasoaiaren bukaeran. Baskoniak ohar batean jakinarazi du "oso gustura" daudela Perasovic Gasteiza itzultzekoa delako, eta ez zaiela beste izenik "burutik pasa ere" egin. 

Kroaziarra Baskoniako entrenatzaile izana da lehen ere. 2006-2007ko denboraldian, hain zuzen ere. Estudiantes, Cibona, Efes Pilsen, Valentzia... Talde ugari zuzendu izan ditu Perasovicek. Valentzian lortu ditu emaitzarik onenak; iaz, Eurocup txapelketa irabazi zuen, eta Euroligara sailkatu zuen taldea. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.