TAU Ceramica Baskonia saskibaloi taldeko entrenatzaile Velimir Perasovic Gasteizko Txagorritxuko Ospitalean ingresatuta dago, atzo iluntzetik, bularreko angina izan ondoren. Medikuen arabera, "egonkor" dago.,
Entrenatzaile kroaziarrak atzo iluntzeko 21:30ak aldera sumatu zuen bihotzekoa: etxean zegoela min handia sentitu zuen bularrean, eta erietxera eraman zuten.
Gaur arratsaldean Tel Avivera abiatu behar du TAUk, bihar Top16 txapelketan Maccabiren aurka jokatzeko. Alberto Fernandez TAUko medikuak agertu duenez, Natxo Lezkano bigarren entrenatzailea arduratuko da taldeaz.
Saskibaloia
Perasovic Txagorritxun ingresatu dute bihotzeko anginarekin
Erietxeko iturrien arabera, "egonkor" dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu