Saskibaloia

Perasovic, urtebete gehiago Laboral Kutxan

Baskoniak kontratua luzatzeko zuen aukera baliatu du, eta entrenatzaileak 2017ko ekainera arte jarraituko du karguan.

Velimir Perasovic. JAIZKI FONTANEDA / ARGAZKI PRESS
Imanol Magro Eizmendi.
2016ko otsailaren 24a
13:45
Entzun

Velimir Perasovicek (Stobrec, Kroazia, 1961) beste urtebetez segituko du Laboral Kutxa Baskoniako entrenatzaile karguan. Teknikariak urtebeteko kontratua sinatu zuen iazko udan, eta taldeak beste urtebetez luzatzeko aukera zuen (1+1); bada, aukera hori baliatzea erabaki du zuzendaritzak, Perasovicek berak ziurtatu duenez. Beraz, kontratu berria 2017ko ekaineko 30era artekoa da. Laboral Kutxa Baskoniak sasoi bikaina egiten ari da: 4. postuan dago ACB Ligan; Espainiako Kopan finalerdietara iritsi zen, eta Euroligako final-laurdenetarako sailkatzeko borrokan sartuta dago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.