Helsinkin egiten ari diren munduko atletismo txapelketan eguraldiak ez du bat ere laguntzen. Pertikako finala gaur arratsaldeko 17:10etarako aurreikusita bazegoen ere, ostiralera arte atzeratu dute.
Naroa Agirre donostiarrak etzira arte itxaron beharko du munduko handienekin lehian aritzeko.Yelena Isinbayeva errusiarra da pertikako froga irabazteko faboritoa. Bera izan da lehenengo emakumea bost metrotan ezarritako listoia saltatzen. Agirre, aldiz, ez dabil oso fin denboraldi honetan. Hilabete bat geldirik mantendu duen lesio bat izan du, eta Espainiako txapelketan ez zegoen bere onenean. Hala ere, munduko txapelketan finalerako txartela lortu du 4,40 metroko jauziarekin, denboraldiko onena.
Beste froga batzuk ere aldaketak jasan dituzte eguraldia dela-eta. Gizonezkoen luzera jauziko kalifikazioak bihar arratsalderako aurreikusita bazeuden ere, bihar goizean egingo dira.
Helsinki
Pertikako finala ostiralera arte atzeratu da eguraldi txarragatik
Helsinkin munduko atletismo txapelketa egiten ari dira. Badirudi eguraldiak ez duela askorik laguntzen, eta pertikako finala ostiralera arte atzeratu dute. Naroa Agirre donostiarra etzi arituko da Yelena Isinbayeva faborito errusiarrarekin finaleko lehian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu