Perurena eta Larretxea aurrez aurre Nafarroako Txapelketan, gaur

2005eko uztailaren 8a
00:00
Entzun
Iazko Nafarroako txapelketa berezia izan zen; besteak beste, Iñaki Perurena Leitzakoa txapelketa ofizialera itzuli zelako 30 urte igaro ondoren, eta Patxi Larretxea Arantzakoak ez zuelako jarduterik izan zigortuta zegoelako. Larretxea azken urteotako txapeldun nagusia izan da, baina iaz Perurenak jantzi zuen txapela. Gaur, ordea, elkarren aurka aritzeko aukera izango dute, Iruñeko Foruen Plazan, Nafarroako Txapelketan (12:00).

Horiekin biekin batera, Josetxo Urrutia Leitzakoa, Mikel Lasarte Azpirozkoa, Xabier Igoa Aldazkoa eta Xebaxtian Martikorena Hendaiakoa (Lapurdi). Hiru harri erabiliko dituzte: 125 kiloko zilindroa, 112,5eko kuboa eta 100eko bola; bina minutuko txandak egingo dituzte.Orain dela bi urteko txapelketan Larretxea nagusitu zen, 5.100 kilo bizkarreratu eta 45 jasoaldi eginda. Iaz, berriz, Perurena gailendu zen, 6.250 kilo bizkarreratu eta 55 jasoaldi eginda. Hurrenez hurren, Urrutia: 4.662,5 kilo; Lasarte: 4.025 kilo eta Igoa: 2.000 kilo. Martikorena hendaiarrak baimena eskatu du txapelketan aritzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.