Txirrindularitza

Petacchi garaile Espainiako Vueltako 7. etapan, esprintean

Lau lagun ihesean ibili dira, baina bost kilometro falta zirela harrapatu ditu tropel nagusiak. Lamprek oso ondo prestatu dio esprinta Petacchiri.

2010eko irailaren 3a
18:27
Entzun
Alessandro Petacchik irabazi du gaur arratsaldean Espainiako Vueltako zazpigarren etapa: Murtzia-Orihuela (187,1 kilometro). Lamprek luza-luza eginda eraman du tropela azken metroetara arte eta nagusitasunez irabazi du esprintean Petacchik. Gaurko garaipenarekin, Petacchik Espainiako Vueltan irabazi duen hogeigarren etapa eskuratu du.

Gaurko etapan lau lagun ibili dira ihesean, etapako garaipena lortu nahian: Jorge Martin Montenegro, Martin Pedersen, Dominik Roels eta Vladimir Isaichev. Baina, helmugatik bost kilometro falta zirela harrapatu ditu tropelak.

Aldaketarik ez sailkapen nagusian eta denak biharko etapari begira

Philippe Gilberte belgikarrak jarraitzen du lider. Eta hamar segundutara dago Igor Anton bizkaitarra.

Bihar korrituko dute itzuliko 8. etapa: Villena-Xorret de Cati (190 kilometro). 3. mailako mendi bat, 2. mailako 3 mendi eta lehen mailako mendi bat igaro beharko dituzte bihar. Azken horretako gaina helmugatik 3 kilometrotara dago.

Hilaren 19an bukatuko da Vuelta, Madrilen. Erlojupeko luze bakarra dauka itzuliak, eta mendiko sei etapa.

Orain arteko etapak

- 1. etapa: Sevilla-Sevilla. Irabazlea: Team HTC-Columbia. Liderra: Mark Cavendish.

- 2. etapa: Alcala de Guadaira-Marbella. Irabazlea: Yauheni Hutarovitx. Liderra: Mark Cavendish.

- 3. etapa: Marbella-Malaga. Irabazlea: Philippe Gilbert. Liderra: Philippe Gilbert.

- 4. etapa: Malaga-ValdepeƱas de Jaen. Irabazlea: Igor Anton. Liderra: Philippe Gilbert.

- 5. etapa: Guadix-Lorca. Irabazlea: Tyler Farrar. Liderra: Philippe Gilbert.

- 6. etapa: Carabaca de la Cruz-Murtzia. Irabazlea: Thor Hushovd. Liderra: Philippe Gilbert.

- 7. etapa: Murtzia-Orihuela. Irabazlea: Alessandro Petacchi. Liderra: Philippe Gilbert.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.