Esprintean erabaki da berriro Italiako Giroko etapa gaur, 11.a (Serravalle Scrivia-Pinerolo, 198 kilometro), eta Alesandro Petacchik irabazi du. Hirugarren etapa du halaxe. Helmugan bertan erorikoak izan dira, eta txirrindulari askok hartu dituzte kolpeak.
Andrea Noek segitzen du lider. 1.08 kentzen dizkio Marzio Bruseghin bigarrenari, 1.15 David Arroyo hirugarrenari, 1.38 Patxi Vila laugarrenari.
Bihar, 12. etapa: Scalenghe-Briançon (163 kilometro). Bi mendate daude etaparen erdialdetik aurrera.
Txirrindularitza
Petacchiren hirugarrena Giroan
Helmugan txirrindulari asko erori egin dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu