Ihesaldi edo esprint izenekoa zen Suitzako Itzuliko seigarren etapa, eta, ihesaldia kontrolpean eduki ondoren, esprinta izan da azkenean; multzo txiki baten esprinta. Matej Mohoric (Cannondale), Marek Rutkiewicz (CCC), Axel Domont (Ag2r) eta Jerome Baugnies (Wanty) ibili dira ihesean, baina Etixxek eta Tinkoffek lan ona egin dute eta 1,5 kilometro falta zirela harrapatu dituzte lau txirrindulariak. Zorua bustita zegoela, arriskutsu zegoen amaiera, eta zatituta iritsi da tropela azken kilometrora. Gainerako esprinterrak ezinean zebiltzala, eroso irabazi du etapa Peter Saganek (Tinkoff). Sailkapen nagusian ez da izan aldaketarik, eta Thibaut Pinotek (FDJ.fr) jarraitzen du lider. Biel eta Duedingen artean, zazpigarren etapa jokatuko da bihar, 164,6 kilometrokoa.
Txirrindularitza
Peter Sagan berriz ere
Tinkoffeko eslovakiarrak irabazi du Suitzako Itzuliko seigarren etapa, tropel txiki baten esprintean. Thibaut Pinotek (FDJ.fr) jarraitzen du lider.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu