Ez kilometroak, ez nekea. Beroa izan dute gaur oztopo nagusi txirrindulariek Munduko Txapelketan, Dohan. Ondorioz hogei bat txirrindularik soilik lortu dute 30 kilometro eskaseko ibilbidea bururaino egitea. Tartean, noski, Peter Sagan, gaurko garaipenari esker bigarren urtez jarraian munduko txapeldun bilakatu dena.
Azken metroetan eskuratu du domina Saganek, sprintean Mark Cavendishi aurrea hartu ostean. Bigarren geratu da Cavendish. Hirugarren izan da duela 11 urte podiumaren goialdean jarri zen Tom Boonen belgikarra.