Peter Saganek (Liquigas) irabazi du Espainiako Vueltako 6. etapa. Sylvain Chavanelek (QuickStep) jarraituko du sailkapen orokorreko lider.
Ubedatik abiatu dira txirrindulariak gaurko etapan eta 185 kilometroko bidea egin ondoren Cordobara iritsi dira. Biharko etapak ere 185 kilometro izango ditu, Almadenetik hasi eta Talavera de la Reinan amaituko da.
Espainiako Vuelta irailaren 11ean amaituko da Madrilen.
Etapa: Irabazlea: Liderra:
1.- Leopard taldea Jakob Fuglsang (Leopard)
2.- Christopher Sutton (Sky) Daniele Bennati (Leopard)
3.- Pablo Lastras (Movistar) Pablo Lastras (Movistar)
4.- Dani Moreno (Katuxa) Sylvain Chavanel (QuickStep)
5.- Joaquim Rodriguezek (Katuxa) Sylvain Chavanel (QuickStep)
6.- Peter San (Liquigas) Sylvain Chavanel (QuickStep)