Petter Solberg norvegiarra Citroenekin lehiatuko da
Rallyak. Petter Solberg lehiara bueltatuko da Norvegian, heldu den otsailaren 13an, Munduko Rally Txapelketako bigarren proban. Norvegiarra Citroenen auto pribatu -ez da gidari ofiziala izango- batekin ariko da. Sebastien Loeb eta Dani Sordo dira gidari ofizialak. Solberg talderik gabe geratu zen iazko denboraldia amaitutakoan, Subaruk aurten talderik ez ateratzea erabaki zuelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu