Michael Phelpsek sasoian segitzen du Melbournen (Australia) Munduko Txapelkeketan, munduko beste marka bat egin duelako gaur: tximeleta estiloko 200 metrokoan. Oso erraz, gainera, 1.62 segundotan jaitsi duelako: aurrekoa 1.53.71n zeukan berak (otsailean egina) eta gaur 1.52.09 egin du. Proba horretan azkeneko 48 urteetan ez da hainbesterainoko hobekuntzarik izan.
Urrutira utzi du bigarrena finalean: Peng Wuk 1.55.13 egin du. Nikolai Skvortsovek bukatu du hirugarren (1.55.22).
Phelpsek aise dominatzen du azken urteetan tximeleta estiloko 200 metrokoa: 2001ean munduko txapeldun izan zen Fukuokan (Japonia), 2003an ere bai Bartzelonan (Katalunia), eta 2004an Atenasko (Grezia) Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazi zuen. 2005ean Montrealgo (Kanada) Munduko Txapelketetan ez zuen irten.
Igeriketa
Phelpsek munduko marka egin du tximeleta estiloko 200 metrokoan, oso erraz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu