Igeriketa

Phelpsek Thorperen munduko marka hautsi du 200 metro libreetan

Beste hiru errekor egin dituzte gaur Melbournen Munduko Txapelketetan.

2007ko martxoaren 27a
13:12
Entzun
Ian Thorpek 2001etik 200 metro libreetan zeukan munduko marka hautsi du gaur Michael Phelpsek Melbournen (Australia), Munduko Txapelketetan. 1.43.86ko denbora egin du; Thorpek 1.44.06koa egin zuen. Bi segundo eta erdiko aldea atera dio Phelpsek bigarrenari, Pieter van den Hoogenbandi.

Beste hiru munduko marka egin dituzte gaur. Gizonezkoetan, Aaron Peirsolek 100 metro bizkarka egin du: 52.98. Harena zen aurreko errekorra ere, 2005ean egina: 53.17.

Emakumezkoetan, Natalie Coughlinek ere 100 metro bizkarka egin du marka: 59.44. Fort Lauderdalek zeukan aurreko errekorra, 2002an egina: 59.58. Federica Pellegrinik, berriz, 200 libreetan hautsi du: 1:56.47. Aurrekoa Franziska Van Almsickek egin zuen, 2002an: 1:56.64.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.