Arrauna

Pil-pilean da Eusko Label liga

Hondarribiak denboraldiko bosgarren bandera eskuratu zuen atzo Sestaon. Lau jardunaldi falta direla, Ama Guadalupekoa bigarren da sailkapen nagusian, Santurtzitik puntu bakarrera.

inigo lasa fresneda
2020ko abuztuaren 24a
12:50
Entzun

Hondarribiak irabazi zuen atzo Sestaoko uretan; denboraldiko bosgarren garaipena izan zuten gipuzkoarrek Dagoeneko lidergotik puntu bakarrera daude; estropada hasi aurretik, baina, Santurtzitik sei puntura zegoen Ama Guadalupekoa. Sasoia gaizki hasi bazuen ere, liga irabazteko lehian da Hondarribia, lau estropaden faltan.

Jardunaldiko kaltetuena izan zen Itsasoko Ama, azken estropadetan zuen errenta guztia galdu du. Iker Zabala Santurtziko entrenatzailea kritiko azaldu zen TKEren jarrerarekin, eta Sestaoko estropada «kirolarienganako errespetu falta» izan zela salatu zuen: «Liga eurek nahi duten tokian da. Lehiakortasuna egotea nahi dute beti, eta sailkapenaren buruan dagoen taldea ez urruntzea. TKEko kudeatzaileei eta Klubetako presidenteei salaketa bat egin nahi diet: gaur ikusi dena onartezina da».

Sailkapenaren beheko aldean ere mugimenduak egon ziren. Ondarroak hirugarren postuan amaitu zuen estropada, eta jaitsiera postuetatik urruntzea lortu zuen; Kaikutik 26 puntura dira, eta kanporatzeko postuan den Ares, berriz, zortzira. Zarautzek, aldiz, ezin izan zion jarraipenik eman larunbatean lortutako emaitza onari, eta galiziarren ontziak bi puntura murriztu zuen sailkapen nagusian Enbata-k zuen abantaila.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.