Binakako Txapelketako partida astelehenean jokatzea erabaki zuten azkenean, baina horrek ez du esan nahi asteartean ez denik jaialdirik izango Beotibarren. Tolosako Inauterien aitzakian profesional mailako pilota partidak antolatu ohi dira urtero, eta aurten ere bi egunez jarraian funtzioak izango dira. Asteleheneko partida jokatu arte, ordea, ez dituzte partidak zehaztuko, ez dakitelako ze pilotari izango dituzten jokatzeko prest.
PILOTA. Aspek jaialdia antolatuko du asteartean, Tolosan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu