Juan Martinez Irujok eta Fernando Goñik azken egunetako bolada txarra eten zuten atzo arratsaldean, Zornotzan (22-19). Sebastien Gonzalez eta Abel Barriola markagailuan tartea irekitzea lortu zuten arren (19-14), binakako txapeldunek partidari buelta eman zioten. Irujok eta Goñik aldeko 8-0ko partzial batekin itxi zuten partida.
Bestalde, Barakaldoko jaialdiko partida nagusian, Oier Mendizabalek profesional mailako lehen partida galdu zuen. Bengoetxeak eta Zearrak, Olaizola I.a eta Mendizabal hartu zituzten mendean (22-10). Hernaniko atzelariak bost partida zeramatzan jarraian porrotik jaso gabe.
PILOTA. Binakako txapeldunek aurkako 19-14koa altxa dute Zornotzan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu