Herenegungo bi aukeraketetan gertatu zen bezala, atzo ere ez zen inolako arazorik egon Bergaran eta Tolosan eginiko pilota hautaketetan.
Eguneko lehen aukeraketa goizean egin zuten, Bergarako udal pilotalekuan. Fernando Goñik pilota biziak aukeratu zituen. Biak 103,1 gramokoak eta bat larru bueltakoa. Peñagarikanok, berriz, bote gutxiagokoak hautatu zituen: 105,1 eta 103,3 gramokoak.Aukeraketaren ondoren bi pilotariek pilotekin konforme gelditu zirela onartu zuten. Goñi III.ak txapelketa taxuz prestatzeko denborarik ez duela izan onartu zuen, eta eginiko saio bakarrean sakea landu zuela. Zubirikoak aurkariak buruz buru aritzeko dituen dohainak goraipatu zituen eta bere helburua «lehen partida irabaztea» dela onartu zuen. Peñagarikanok ere loreak izan zituen Goñi III.arentzat. «Pilotari langilea da, tantoa galdutzat inoiz ematen ez duena». Horregatik Zubirikoa frontisetik aldentzen saiatuko dela onartu zuen, gero aurrean dejadarekin arriskatu ahal izateko.
Lasak, larru bueltakoak
Beotibarren eginiko pilota aukeraketan pilotariek pilota mota oso ezberdinak hautatu zituzten. Iñaki Esainek larru arruntekoak aukeratu zituen, 103,7 eta 103,5 gramokoak. Oskar Lasak larru bueltako eta bote handiko bi hautatu zituen, 104,3 eta 105,9 gramokoak.
Aukeraketaren ondoren Etxarrikoak txapelketa ondo prestatzeko denbora izan duela onartu zuen, eta «iaz Zearraren aurka emaniko irudi txarra» garbitzen saiatuko dela.
PILOTA. Denak ados Bergarako eta Tolosako pilota aukeraketetan
Oskar Lasak «iaz emaniko irudi txarra» garbitu nahi duela aurreratu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu