Altuna II.a-Etxabe txapeldunordeek irabazi zuten atzo, Hernaniko Galarretan, Sarasua-Lizasoren kontra jokatutako partida nagusia (40-32). Partida orekatua izan zen 31nakoa arte, baina sekulako txakalaldia izan zuten hortik aurrera galtzaileek, eta erabakita utzi zuten irabazleek partida. Jaialdiko hirugarrenean, Iribarrenen bolada ona eten zuten Bereziartua-Auzmendik (40-36). Hamabost par- tida zeramatzan jarraian galdu gabe.
PILOTA. ERREMONTEA. Altuna II.a-Etxabek ederki baliatu dute kontrarioen txakalaldia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu