Azpeitiko Izarraitz frontoian jokatu zen atzo normalean asteartero Hernaniko Galarretan jokatzen den funtzioa. Inauterien aitzakian, giro ona izan zen frontoian, eta partidek ere ez zuten kale egin. Estelarra Ezkurra-Iriartek irabazi zuten Zeberio II.a-Eizagirreren kontra (40-35). Iriarteren nagusitasuna tanto bihurtzen asmatu zuen ederki Ezkurrak, estu hartu zituen Zeberiok askotan, eta Eizagirre aritu zen bere mailaz apur bat azpitik.
PILOTA. ERREMONTEA. Ezkurrak erabaki zuen, Iriarteren laguntzaz, Azpeitiko estelarra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu