Partidaz betetako udari primeran aurre egin ondoren, buruz buruko erremonte txapeldun Koteto Ezkurrak oporrak hartuko ditu, eta lau aste egingo ditu Galarreta eta Euskal Jai Berriko kantxetatik kanpora. Azaroaren erdialdera bueltatuko da kantxetara, bere hurrengo txapelketa garrantzitsua prestatzeari ekiteko: Binakakoa. Iñaki Lizasori ere atsedena eman dio enpresak, eta ez du etzi arte jokatuko.
PILOTA. ERREMONTEA. Koteto Ezkurrak hilabeteko oporraldia hartuko du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu