Pilota mota ezberdinak Irujo eta Barriolarentzat
ESKU-HUSKA. Juan Martinez de Irujok eta Abel Barriolak pilota mota ezberdinak aukeratu zituzten atzo, igandeko partidarako. Barriolak hala deskribatu zituen, baina bi sortak «indar handikoak» direla nabarmendu zuen. Leitzarraren iritziko, berak hautaturikoak, 106,1 eta 106,8 gramokoak, gehiago ibiltzen dira lurretik. Irujorenak, berriz, 104,3 eta 104,9, gramokoak, gehiago irteten dira frontisetik. Barriola ez zen guztiz gustura gelditu, eta Irujok ez zuen hitz egin pilotei buruz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu