PILOTA. Zerrendaburuek, kale

Txarutak eta Irurtzunek lortu dituzte Berria

Erredakzioa
DONOSTIA
2006ko martxoaren 1a
00:00
Entzun
Berria txapelketako zazpigarrenjardunaldian orain arteko beste askotan gertatutakoa gertatu da: zerrendaburuek kale egin dutela eta hirugarren partidak erabakigarriak izan direla.



HERNANI 50; TXARUTA (Baztan) 62

Kadeteak: Arrieta-Bolinaga 18; Ollo-Madariaga 22.

Gazteak: Ojuel-Aizpitarte 22; Juanena-Otxandorena 18.

Nagusiak: Zabala-Gorrotxategi 10; Zubieta-Elizalde 22.

Orekatua izan zen Hernanin jokatutako kanporaketa. Azkenean, Txarutako pilotarien eskarmentua izan zen erabakigarria.

Kadeteek jokatu zuten partidarik onena. Laurak aritu ziren oso ondo, eta Hernaniko atzelariaren eskuetako minak erabaki zuen lehia. Xabier Madariagak bere mailan pilotari onenetakoa dela erakutsi zuen.Gazteenak gorabehera asko izan zuen. Hernanik bi aurrelarirekin osatu behar izan zuen bikotea, baina partida irabazi eta kanporaketa berdindu zuten, batez ere Beñat Aizpitarteren jokoari esker. Oso ongi aritu zen atzelari postuan eta tantorik onenak berak egin zituen.Kanporaketa arras berdinduta zegoela hasi zen nagusien partida. Nafarrak ziren faborito etabeti joan ziren aurretik, nahiz eta hernaniarrek ez zuten etsi. Iban Zubieta izan zen onena.



AÑORGA (Donostia) 56; IRURTZUN 64

Kadeteak: Iriondo-Ulanga 22; Pazos-Zabaleta 20.
Gazteak: Eskudero-Eizagirre 17; Diez de Ultzurrun-Etxeberria 22.
Nagusiak: Urmeneta-Aranalde 17; Ongai-Mariñelarena 22.

Ikuskizun ederra eman zuten bi taldeek igandean, Altzako frontoian. Orain arteko kanporaketarik onena ikusi zen han. Azkenean, lau orduko pilota jardunaren ostean, Irurtzungoek atera zuten aurrera kanporaketa.

Kadeetako partidak oreka eta kalitatea izan zituen. Irurtzungoak piloteoan gehiago izan ziren, baina gutxi arriskatu zuten. Añorgakoek, aldiz, aitzakiarik txikiena nahikoa zuten arriskatzeko. Gipuzkoarrek irabazi zuten, baina onena Xabier Zabaleta izan zen. Etorkizun handiko pilotaria da inondik ere.Gazteena izan zen jaialdiko norgehiagokarik onena. Maila horretan ari diren bi atzelaririk onenek jokatu zuten elkarren aurka, eta partida erdiraino Añorgakoak joan ziren aurretik. Nekatu egin zen gero Eizagirre, eta ongi baliatu zuen hori Etxeberriak. Lagundu zion aurrelariak, eta eroso atera zuten partida. Aurretik jarri ziren, gainera. Hirugarren partida erabakigarria zen. Nafarrek 20 tanto egin behar zituzten txapelketan jarraitzeko eta, 20 horiek egiteaz gain, irabazi egin zuten. Partida ikaragarri luze eta gogorra izan zen. Iker Urmeneta izan zen onena, nahiz eta galdu egin zuen. Karlos Mariñelarenaren lana ere aipatzekoa izan zen.

-

Afizionatu mailako emaitzak



pablo elortegitxapelketa



ORTUELLA (Finalak):
Promesak:
- Uriarte-Iza 22;Amantegi-Lopez 10.

Lehen maila:
- Lopez Aldai-Ajuria 16; Lasa-Okiñena 22.

x. neguko txapelketa



LAUDIO (Finalak):
Gazteak:
- Urrutikoetxea-Larrinaga 22; Ioldi-Etxebarria 18.

Lehen maila:

- Aurtenetxe-Iparragirre 15; Lopez Aldai-Ajuria 22.

trobika txapelketa



MUNGIA (Finalerdiak):
Gazteak:
-Zabala-Legarreta 14;Eskudero-Kastillo 22.



Teledonosti txapelketa

Antigua (donostia):

Kadeteak:
- Epelde 22; J. Fernandez 12. Galartza 22; Merino 18.

Gazteak:
- Legarreta 22; A. Fernandez 20. Jauregi 12; Garralda 22.

sopelako txapelketa



SOPELA: (Lau t'erdian):Gazteak:
-Aiesta 6; Andreu 22.

Seniorrak:
-Garcia III.a 14; Elurbe 22.Ollo 22; Urmeneta 6.

Zaramagako txapelketa



GASTEIZ:Kadeteak:
-Lujanbio-Lertxundi 22;Aspuru-Irabien 8.

-Olaetxea-Otaegi 4;Olaeta-Galartza 22.

22 urtez azpikoak:



-Urtxipia-Betelu 22;Agirrezabala-Orbegozo 10.

-Fernandez-Agirre 15;Renobales-Rekalde 22.

ARABAKO IREKIA



OGETA (Finalerdiak):
Kadeteak:
-Mendinueta-Bergera 22;Gorka-Azkunaga 13.

-Rodriguez-Arzelus 22; Castresana-Galartza 12.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.