«Fibrosia dut ezker eskuan, ez dakit jokatuko dudan. Oso gutxitan izango dut halako mina»
Juan Martinez de Irujo
2010eko buruz buruko txapelduna
«Txapelketaren arra ni baino indartsuagoa da, burua berotu zait,eta jokatzea erabaki dut»
ruben beloki
Asegarceko pilotaria
«Irujoren adar berean nago, bai, baina horra iritsi egin behar da lehenbizi, eta ia ezin dut prestatu»
aimar olaizola
Asegarceko pilotaria
«Zaila izango da azken urteetako boladari eustea, bi hilabete pasa daramatzat jokatu gabe»
asier olaizola
Asegarceko pilotaria
«Pausoz pauso joan nahi dut, ez dut jarri lehen partidatik aurrera dagoen helbururik»
oinatz bengoetxea
Asegarceko pilotaria
«Ez dut inongo minik, eta lasai nabil prestatzen. Buruz burukoak ez nau itsutzen, jokatu eta kito»
patxi ruiz
Asegarceko pilotaria
«Lehen partidako iristeko gogoz nago, ilusioz, hilabete eta erdi daramat entrenatzen»
aritz lasa
Aspeko pilotaria
«Ondo dut eskua, eta maila onean entrenatu naiz, baina zuriz jantzita beste gauza bat da»
mikel urrutikoetxea
Asegarceko pilotaria
«Jokatzerik ez nuen espero eta aukera bat da. Nirea ematea da xedea, eta ahal bada, irabaztea»
jon ander albisu
Asegarceko pilotaria
Pilotarien erreakzioak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu