txirrindularitza

Pineau garaile Giroan

2010eko maiatzaren 13a
17:28
Entzun
Jerome Pineauk (Quick Step taldea) irabazi du gaur 93. Italiako Giroko bosgarren etapa -Novara-Novi Ligure, 162 kilometro–, 18. kilometroan hasi den ihesaldia helmugaraino iritsita. Julien Fouchard eta Yukiya Arashiro iheskideei aurrea hartu die esprintean. Tropela lau segundora heldu da, Tyler Farrar buru zuela.

Vincenzo Nibalik segitzen du lider, eta ez da aldaketarik egon sailkapen nagusiko aurreko beste postuetan.

Bihar korrituko dute seigarren etapa: Fidenza-Carrara (172 kilometro). Hiru mendate izango dituzte. Haietako aurrena erdialdera egongo da, batez beste %5eko maldarekin; bigarren mailakoa da. Besteak hirugarren mailakoak dira; azkena, helmugatik 11 kilometrora.

Maiatzaren 30ean amaituko da Giroa, Veronan, 15,3 kilometroko erlojupekoarekin. Giroan zehar mendiko sei etapa egongo dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.