Eibarrek gaur aurkeztuko ditu Federico Piovaccari eta Derek Boateng Ghanako erdilaria. Urtebeterako jokatuko du italiarrak Eibarren, utzita. Joan den sasoian Bukaresteko Steauan jokatu zuen utzita, eta hamar gol sartu zituen.
Boatengek Rayon hasi zuen denboraldi-aurrea, baina Madrilgo taldeak kontratua eten dio. Eskarmentu handikoa, bi munduko kopa jokatu ditu.
13:00ean aurkeztu dituzte prentsaurrekoan, eta arratsaldean, berriz, Ipuruan.