Atletismoa / Pista estaliko munduko txapelketa
Pista estaliko Munduko Txapelketako finalean sartzea lortu du Naroa Agirrek
Pista estaliko Munduko Txapelketa hasi da gaur Moskun. Naroa Agirrek Espainiako marka 4,47an jarria zuen Valentzian ospatu zen txapelketan. Marka horri esker lortu zuen munduko txapelketarako txartela. Gaur hobetu egin du Espainiako marka hori, oraingoan Moskun ospatzen ari diren pista estaliko Munduko Txapelketan. Listoia 4,50 metrotan gainditzea lortu du eta finalean izango da bihar.
Sasoiko egon arren, Agirrek zaila ikusten zuen pertika jauziko finalerako sailkatzea. «Ez da lan batere samurra izango. Zortzi atleta sailkatzen dira finalerako, eta lehian ariko direnetik seik aise gainditzen dute 4,50 metroko altuera. Espainiako marka ondu beharko dut finalean egoteko. Oso zaila da, baina oso gustura ari naiz salto egiten. Ea behingoz 4,50 metroko altuera gainditzen dudan, sekulako gogoa dut hori egiteko, benetan". Gogoa erakutsi du gaur Moskun eta Espainiako marka ontzea lortu du. Bihar finalean egongo da arratsaldeko lauretatik aurrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu