alaves

Piterman Alaves taldearen presidente berria da akzioen %51a erosi ondoren

Dimitri Piterman ukrainiarra Alaves futbol taldearen akzioen %51aren jabe da. Akzioen gehiengoa erosi eta gero, Piterman da Arabako taldearen presidente berria. Ukrainiarra kargu berriaren jabe egin bezain pronto, hiru jokalari berri ekarriko ditu Alavesen jolasteko: Bodipo, Corominas eta Carpintero.

2004ko uztailaren 12a
18:48
Entzun
Santanderko Racing taldean ibili ondoren, Dimitri Pitermanek Alaves taldea zuzenduko du orain. Aurreko presidente Gonzalo Antoni klubeko akzioen %51 erosi eta gero, Piterman Alaves taldearen presidente berria izango da. Talde arabarra aukeratzearen arrazoi nagusietako batzuk, ukrainiarrak “futboleko saltsara” bueltatzeko duen gogoa eta Alaves, egoera ekonomikoari dagokionez,"espainiar futboleko talde onenetako bat" izatea izan dira.

Arabako taldearen buru berria lanean hasi da jada, eta hasteko, kontratua indarrean duten jokalariek taldean jarraituko dutela erabaki du. Dena den, taldea sendotzeko Pitermanek hiru jokalari fitxatu ditu: Rodolfo Bodipo Racingo aurrelaria, Santiago Carpintero Levanteko erdilaria eta David Corominas Racingo eskuin hegala. Fitxaketez gain, Oscar Tellez kapitainak kontratua berritu du.

Gonzalo Antonek, presidente berriaren aurkezpenean, Pitermani bere kargu berrirako zortea opa egin dio, eta jarraitzaileek futbolarengatik apustu egiteko duten gogo falta azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.