Pitermanek Gasteizko alkateari "gezurti" deitu dio eta PPri ez bozkatzeko eskatu du

2007ko martxoaren 9a
17:24
Entzun
Gaur ere Dimitri Piterman Alaveseko presidentea, protagonista. "Gezurtia eta manipulatzailea" deitu dio Alfonso Alonso Gasteizko alkateari (PP). Eskaera bat ere egin die gasteiztarrei: udal hauteskundeetan ez bokatzeko PPri.

Kontua da Alonsok Alavesi Betoñoko instalazioen erabilpenaren eskubidea erretiratu egin diola, epea bukatu ondotik. Klubak 1,5 milioi euroko inbertsioa egin du Betoñon eta Pitermanek Udalaren kontra parte sartu du epaitegian. Atzo alkateak esan zuen salaketak ez duela aurrera irtengo eta horrek biziki haserretu du Piterman, eta deitu diona deitu dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.