Futbola

Pitermanen jarrera salatu dute Alaveseko jokalariek

Alaveseko jokalari Lluis Carrerasek liskarra izan zuen atzo Dmitry Piterman taldeko presidentearekin. Jokalariek prentsaren aurrean azaldu dutenez, Pitermanek "iraindu" eta "mehatxatatu" egin zuen Carreras, eta talde osoak babesa azaldu dio, Pitermanen jarrera "onartezina" dela azpimarratuz.

2006ko azaroaren 30a
19:58
Entzun
Taldeko jokalari guzti-guztiak azaldu dira prentsaren aurrean, Carrerasi babesa emateko eta Pitermany "nahikoa da" esateko. Taldeko kideek eta Carrerasek berak azaldu dutenez, direnak eta ez direnak esan zizkion Pitermanek jokalariari, eta hori ez dutela onartuko esan adierazi diote lehendakariari.

Gatazka honek futbol zelaian eraginik ez izatea nahi dute jokalariek, eta zelaian dena emango dutela jakinarazi dute. Nolanahi ere, Pitermanengandik "edozer gauza" espero dutela azaldu dute, kazetariek egindako galderei erantzunez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.