Tau Baskonia eta CSKA Mosku klubek lehengo astean jakinarazi zuten Zoran Planinic (2,01 metro, 1982, Bosnia Herzegovina) jokalariaz hizketan ari zirela, honek Tau utzi eta Moskun joka dezan, eta gaur jakin da akordioa lortu dutela. Tauk Planinicegatik 800.000 euro jasoko ditu. Base-eskoltak beste urtebeteko kontratua zeukan Gasteizko klubarekin. Bi urte egin ditu bertan.
Theodoros Papaloukas baseak CSKA utzi berri duela-eta -Olympiacosera joan da-, Moskuko taldeak behar zuen haren ordezko bat. Denboraldi honetan Euroliga irabazi du CSKAk.
Pablo Prigioni eta Goran Dragic izango dira Tau Baskoniako bi baseak datorren denboraldian. Dragic sasoi honetan utzita aritu da Olimpian.
Saskibaloia
Planinic, CSKAra
Tau Baskoniak 800 mila euro jasoko ditu bere jokalari ohiagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu