laburrak, esanak, datuak

Platiniri eman diote senda agiria

2010eko uztailaren 10a
18:09
Entzun
LABURRAK -Platiniri eman diote senda agiria. Hainbat froga egin eta denetan emaitza normalak eman ostean, senda agiria eman diote Michel Platini UEFAko presidente eta Frantziako selekzioko jokalari ohiari. Horrenbestez, atera da atzo gauean ingresatu zuten Johannesburgoko erietxetik. Izan ere, ondoeza izan eta kordea galdu zuen une batez atzo afaltzen ari zela. Aurrena bihotzekoa izan zuela zabaldu zen, baina egin dioten osasun azterketek halakorik ez dela izan erakutsi dute. Haren hurbileko iturrien arabera, igandean finalera joateko moduan izango da.- Mandelak emango du ziurrenik Munduko Kopa. Oraindik ez du baieztatu finalean izango den, baina Joseph Blatter FIFAko presidenteak jakinarazi du finalean bada Nelson Mandela Hegoafrikako presidente ohiak emango diola talde irabazleari Munduko Kopa. 92 urte ditu Mandelak, eta osasunez ez dabil ongi.- Iruñeko peñak ez dira Gazteluko plazan sartuko igandean. Iruñeko Udalak Gazteluko plazan pantaila erraldoi bat jarriko du igandean, Munduko Kopako finaleko partida ikusteko. Hori dela-eta, Iruñeko peñek euren egitaraua aldatzea erabaki dute, istilurik gerta ez dadin -asteazkenean izan ziren liskarrak han-. Udalaren erabakiarekin ez dira ados agertu, hala ere, eta uste dute aukerarik egokiena zela sanferminetako egitaraua aldatuko ez lukeen tokiren batean ematea partida.=b- Olagarroak 'dio' Espainiak irabaziko duela finala.=b Paul olagarroak egin du bere pronostikoa finalari buruz: Espainiak irabaziko du eta ez Herbehereek. Alemanian daukate olagarroa, Oberhausengo akuarioan, eta Alemaniaren partidetan nork irabazi beti 'asmatu' du. Alemaniaren partida bakoitzaren aurretik bi muskuilu jarri dizkiote Paul-i, bi selekzioen herrialdeetako banderak dituen kaxa batean. Olagarroak zein muskuilu jan, honen kaxako banderaren selekzioak irabazi. Munduko Kopan beti 'asmatu' du: Argentina, Ingalaterra, Ghana eta Australiaren aurka Alemaniak lortutako garaipenak, eta Espainia eta Serbiaren aurkako porrotak. Finaleko irabazlearen berri eman du gaur.- Espainiako Gobernuko inor ez finalean. Espainiako selekzioak mundialeko bere lehen finala jokatuko duen arren, Espainiako Gobernuko inor ez da izango Hegoafrikako partida horretan; ez Jose Luis Rodriguez Zapatero presidentea, ez ministrorik. Hurrengo astean Kongresuan estatuaren egoerari buruzko eztabaida saioa dutela-eta lan asko daukatela esan dute.ESANAK- Arjen Robben (Herbehereetako jokalaria). "Ondo jokatuta bakarrik ez zoaz inora. Mundiala irabaztea da hemen egin behar dena".- Carlos Marchena (Espainiako selekzioko jokalaria). "Futbolak mundial bat zor digu".- Xabi Alonso (Espainiako selekzioko jokalaria). "Pozik nago, baina irudipena dut onena iristeko dagoela".- Joseph Blatter (FIFAko presidentea). "Olinpiar Jokoak antola daitezke Hegoafrikan".DATUAK- Txapeldunak 24 milioi euro jasoko ditu. Munduko Kopa irabazten duen selekzioko futbol federazioak 24 milioi euroko diru saria jasoko du FIFArengandik, guztira parte-hartzaileen artean banatuko diren 333 milioi euroetatik. Txapeldunordeak 19 milioi jasoko ditu, eta hirugarren eta laugarren sailkatuek, Uruguaik eta Alemaniak alegia, 15,8 milioina. Hortik atzeraka kopurua gutxitzen doa, eta lehen fasean kanporaturiko selekzio bakoitzak 4,8 milioi jasoko ditu. Selekzio guztiek, bestalde, 800.000 euro jasoko dituzte prestaketa gastuei aurre egiteko. Era berean, 31,8 milioi banatuko dira jokalariak utzi dituzte taldeen artean. Diru sariak %40 handitu dira 2006koekin alderatuta, orduan 247 milioi banatu baitzituzten.- 208 selekzio aritu dira. Aurtengo Munduko Kopan denera 208 selekzio aritu dira. Haietatik 32 aritu dira Hegoafrikan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.