Dena erabakitzeke geratu da Euskal Herriko Itzuliko laugarren etaparen ostean. Wouter Poelsek eskuratu du etapa garaipena Arrateko gainean, eta aldaketarik ere ez da izan sailkapen nagusiko lehen postuetan.
Alberto Contador erruz saiatu da Alejandro Valverderekiko aldea handitzen. Tropela batuta heldu da Usartza hasierara, eta Kreuziger Contadorren taldekideak ezarri du erritmoa lehen maldetan. Gero, ordea, hiru aldiz jo du erasora espainiarrak, baina ezin izan du Valverde atzean utzi.
Azkenean, Wouter Poelsek lortu du garaipena, erritmoa aldatu eta aurrera joanda. Ez du tarte handia atera, baina nahikoa izan du bakarrik helmugaratzeko. Hala, larunbateko erlojupekoan erabakiko da nor izango den garaile itzuliaren 54. edizioan.
Unai Zubeldiaren laburpena:
[Youtube]http://youtu.be/b86VfHpg4OE[/Youtube]