Tadej Pogacar (UAE Emirates) esloveniarrak irabazi du Espainiako Vueltako gaurko etapa. San Mames futbol zelaitik atera da, Bilbotik, eta Espainian bukatu da, Kantabriako Los Machucos izeneko gainean. 166,4 kilometro egin ondoren, Pogacar ihes eginda helmugaratu da, Primoz Roglic (Jumbo Visma) herrikidearekin batera. Horien ondoren, Pierre Latour, Alejandro Valverde eta Nairo Quintana helmugaratu dira, 27 segundora. Miguel Angel Lopez minutu bat eta segundo batera iritsi da.
Gaurko etapan Roglicek sailkapen nagusian zuen aldea handitu du, beraz. Jada 2:25era du Valverde. Pogacar podiumerako postuetan sartu da, Roglicengandik 3:01era. Lopez 3:18ra dago, eta Quintana 3:33ra.
Biharko etapa San Vicente de la Barquera eta Oviedo artean jokatuko da, eta 188 kilometro izango ditu.