Polemika uxatu dute Kontxako Banderatik
Gizonezkoen sailkatze estropadak emango dio hasiera gaur Kontxako Banderari (18:00). 24 talde, A eta B multzoetan banatuta, eta zazpi aurrenekoentzat saria. Polemika ere azaldu da, baina. Antolakuntzak atzo atera zuen oharrean hau dio: «Heldu zaigu bi taldek ehun bereziak erabili dituztela asteburuan traineruetan, nabigazioa bizkortzeko. Bi klubekin tratua egin dugu gaur [atzo], Kontxan erabil ez ditzaten. Harrapatzen dutena kaleratua izango da». BERRIAk jakin duenez, bi klub horiek Hondarribia eta Urdaibai dira. Baina iaz Santurtzi izan zen erabili zuena; ehun bereziaren egileak kontatu du bere webean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu