Frantziako Polizia Olympique Marseilla klubeko egoitzan sartu da, Franck Ribery jokalariaren 2005eko fitxaketa ikertzeko. Orduko agiriak eta diru kontuak eraman ditu. Galatasaray taldetik (Turkia) fitxatu zuen 2005ean Marseillak frantziar jokalaria. Turkiara Metz taldetik (Frantzia) joan zen.
Bruno Heiderscheid zen 2005ean Riberyren ordezkaria, eta iazko azaroan jokalariaren aurka parte sartu zuen, baita Pape Diouf Marseillako presidente ohiaren kontra ere, besteak beste. Orduan hasi zen Polizia ikertzen.
2008ko apirilean Frantziako Kirolaren Auzitegiak Heiderscheidi agindu zion 600.000 euro ematea Riberyri -honek lehen hari emandakoak, hain zuzen-. Biek 2007ko maiatzean moztu zuten harremana, eta jokalaria Alain Migliaccio eta Jean Pierre Bernes ordezkariekin hasi zen lanean.
Riberyk (1983) duela bi urtetik Bayern Munichen (Alemania) jokatzen du.
futbola
Poliziak Olympique Marseilla kluba miatu du, Riberyren 2005eko fitxaketagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu