Poloniak huts egin du etxean Eurokoparen hasieran. Aukera ederra zuen bere jarraitzaileen aurrean txapelketa ondo hasteko —58.000 ikusle Varsoviako estadioan—, txapelketari ongi ekiteko eta hasierako presioa gainetik kentzeko, partida ondo hasi du, gol okasioak sortuz, hegaletatik arriskua sortuz —batez ere, eskubitik—, 17. minutuan 1-0ekoa sartu du, baina bana berdindu Greziaren aurka. Huts.
Grezia izan zen 2004an Eurokoparen irabazlea. Aspaldiko txapelketarik eskasena izan zen, eta haren garaipena ez zen zerbaiten seinale, zerbaiten ondorio. Ikusi da ondorengo urteetan. Baina hor da orain ere, Eurokopa sailkatuta eta, lehen partidan, etxekoekin bana.
Gainera, ia irabazi du, Karagounisek penaltia huts egin baitu 71. minutuan, bana zirela —Greziak 50.ean egin du gola—. Poloniako atezain Szczesny egotzi egin du epaileak jokaldian. Tyton sartu da haren ordez, eta gelditu egin du penaltia.
Aurretik Grezia gelditu da bat gutxiagorekin, 44. minutuan.
Polonia: Szczesny, Piszczek, Wasilewski, Perquis, Boenisch, Blaszczykowski, Polanski, Murawski, Rybus (Tyton, 70m), Obraniak, Lewandowski.
Grezia: Chalkias, Torosidis, A. Papadopoulos (K. Papadopoulos, 37m), Sokratis, Holebas, Maniatis, Katsouranis, Karagounis, Ninis (Salpingidis, 46m), Samaras, Gekas (Fortounis, 68m).
1-0: Lewandowskik (17m). 1-1: Salpingidisek (51m).