Pooleyk esprintean irabazi du Giroko etapa menditsua
TXIRRINDULARITZA. Emma Pooleyk (Garmin) irabazi zuen atzo Italiako Giroko 8. etapa, esprintean, azken metroetan Marianne Vosi aurrea hartuta (NLB). Etapa oso menditsua izan zen, epikoa, eta biak elkarrekin iritsi ziren. Vos da lider sailkapen nagusian, eta 2.32ra du Pooley. Cristina Alcaldenafarra (Bizkaia) 47.postuan dago, liderrarengandik 58.19ra. Itzulia bihar bukatuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu