Izvidac 28. San Antonio 27

Porrota, baina final-laurdenetara

San Antoniok gol eskas batengatik galdu du Bosnian, eta aurrera egin du Europako Errekopan

Erredakzioa
Iruñea
2011ko otsailaren 27a
00:00
Entzun
Izvidac. B.Buric (Bumba), Milicevic (1), Zeljic (2), Herceg (1), Colak, Malinovic (3), Matic (4), Boras (6), Grbavac, Ilic (3), Dzeba (1), S.Buric (6) eta Juric (1).

Amaya Sport San Antonio. Ristanovic (Lucau), Victor Alvarez (3), Humet (3), Gedeon (1), Rasic, Crowley (5),Aguirrezabalaga (7), Vargas , Mindegia (2), Eloy, Sevaljevic (5p), Meoki (1) eta Borragan.

Markagailua. 3-2, 6-3, 8-3, 10-6,11-9, 15-12 (atsedenaldian; 19-14,19-16, 21-21, 23-23, 24-25 eta28-27

Epaileak. Baxev eta Kostov (Bulgaria). Bi minutuz kanporatuak: Izvidaceko Matic; eta San Antonioko Victor Alvarez eta Mindegia (bi aldiz).

Bestelakoak. 3.000 ikusle inguru Ljubuskiko Dvorana pabiloian.

Ez zen izan zorigaiztoko ezustekorik. Amaya Sport San Antoniok Europako Errekopako final-laurdenak jokatuko ditu. Iruñeko taldeak errematatu egin zuen atzo orain astebete hasitako lana. Nafarrek zazpi goleko aldeaz (36-29) irabazi zioten Iruñean joaneko partidan Izvidaci. Atzo, ordea, galdu egin zuen Bosnian, itzuliko partidan, baina gol eskas batengatik (28-27). Porrota, beraz, baina ondoriorik gabeko porrota. Helburua beteta zegoen: final-laurdenetarako sailkatzea.

Ez ziren Apezetxearen susmoak bete, alegia, Ljubuskiko Dvorana pabiloia infernu bilakatzea, eta infernu horretan San Antonio kiskaltzea. Pabiloia lepo bete zen, eta zaleen babesak lagunduta, Izvidacek joanekoan baino askoz hobeto jokatu zuen. Baina etxekoen oihuak ez ziren nahikoak izan kanporaketari buelta emateko. Lehen 35 minutuetan izan zuten eraginik, San Antonioko jokalariak apur bat kikilduta aritu baitziren. Horri esker lortu zuen Izvidacek bost goleko aldea (19-14). Zorionez, bisitariek ez zuten burua galdu. Lasai aritu ziren, euren jokoa eginez. Horri esker lortu zuten minutuek aurrera egin ahala gora egitea eta pixkana-pixkana aldea murrizten joatea. Nafarren susperraldiak, gainera, etxekoen txakalaldia eragin zuen. San Antonio irabaztekotan izan zen, baina azken unean ihes egin zion garaipenak. Berdin zion. Berea zen final-laurdenetarako txartela.

Helburua beteta

Iragan denboraldian finalerdietaraino iritsi zen San Antonio Europako Errekopan. Taldean izandako aldaketak direla eta, kanporaketa pare bat gainditzea zen sasoi honetarako helburua. Hemendik aurrera gertatzen dena gertatzen dela, beraz, helburua beteta dago. Baina behin final-laurdenetara iritsita, nafarrek gehiago nahi dute. Datorren asteartean egingo den zozketaren menpe egongo da Errekopan beste urrats bat egiteko aukera, zozketan aurkari indartsuak egongo baitira, baina baita kontrario apalagoak ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.